XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ustiña deretxon zenbakatz ori antziñako indutarrak asmau leben, eta gure zenbakerean biarr-biarra da.

Erromatarrak elekijen berau erabilden.

Amarr garauk amarreko bat egitten dabe, ¿ezta?....

Orrezkero, erdiko erreskadean 1 idatzi biarr... eta eskumaldekuan 0.

Amairu garau, amarreko bat eta iru garau bakarr diranezkero, ¿zelan idatziko dogu?....

Berramarr garau, amarreko bi dira, ¿ezta?.

¿Zer idatzi biarr-da, ba, erdiko erreskadean? ¿eta eskumaldekuan?.

Irakasliak onetara ekingo dautso, 99 idatzi-arrte.

Eta, biarra ixanezkero, ostera ta ostera, be, umiai zenbakijak idatzi-erazoko dautsez, urrengo itaunoi ondo erantzuteko gauza dattezanarrte: 1 zenbakatzak, eskumako erreskadean dagola, ¿zenbatzu garau dikurrtz? eta ¿erdikuan dagola?.

Barrdin ittaundu 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9 zenbakatzetaz.

Orrezkero, edozeinbere zenbaki, erdiko erreskadean idatzitta, eskumaldekuan idatzitta baño amarr bidarr geyago da....

1 eskerreko erreskadean imiñizkero, barriz, erdikuan baño amarr bidarr geyago: amarr amarreko, edo eun garau....

Erreskada-bittarrteko lerruak kenduta, onan idatziko dogu: 100.

Bostamarr ta saspi, 5 amarreko ta 7 garau bakarr litxakez.

¿Zelan idatziko dogu?....

Irakasliak ezkiñan idatziko dau, onetara: Amarreko piluak 5, / Garau bakarrak 7.